Getxoko Udalak 5.000 euro bidaliko ditu Filipinetara, Zabalketa gobernuz kanpoko erakundearen bitartez, Yolanda tifoiak eragindako kalteei aurre egiten laguntzeko, inguruan ikusi gabeko giza hondamendia utzi duelako. Kaltetutako familientzat premiazkoena jakien behar oinarrizkoak konpontzea da. “Ezin gara pasibo egon herri filipinarra jasaten ari den egoera katastrofikoaren aurrean eta laguntza txikia izan arren, itxaropen, laguntza eta elkartasuneko mezua helarazi nahi diogu eta baita jatorri filipinarra duten getxoztarren komunitate garrantzitsuari ere, egoera larritasunez bizi ari dena”, adierazi du Imanol Landa alkateak. Jarduerak mila bat laguni laguntza ematea ahalbideratuko du eta batez ere hurrengo hiru kategoriako oinarrizko jakiak erosteko erabiliko da: energia ematen dutenak (arroza, pasta eta irina), proteikoak (arrain prozesatua, sikua, ketua edo kontserban, anoa baten nutrizio-edukia hobetzeko) eta osagarriak (ura, azukrea, gatza eta olio begetala). Gainera, Zabalketa GKEak Filipinetako herriari laguntzeko bi kontu zenbaki ditu: BBK 2095 0047 80 3830292204 eta La Caixa 2100 6537 99 22 00033126. "Filipinas" ipini behar da. Argazkian, urtero, ekainaren 12aren inguruan, Espainiaren kolonizazioa amaiarazi eta independentzia eskuratu zutela ospatzen dute Algortan Euskal Herrian bizi diren filipinarrek / © Getxoko Udala.