Larunbat eta igandean Getxoko Manga Azokak aurre hartuko dio Komiki Azokari eta bertan Ekialdeko komikiaren inguruko hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango da. Areetako Xake plazako karpan hitzaldiak, erakusketak, tailerrak eta lehiaketak izango dira, Getxoko Kultur Etxeak nabarmendu duenez. Horrezaz gain, merkataritza gunea osatzen duten 30 postu baino gehiagotan manga nobedadeak, anime (Japoniako animazio zinea) eta merchandising objektuak erosi ahal izango dituzte bisitariek. ALE, Brainstorm, Chikara, Go, Grupo HAL, Han-A, MARU, MOD-PC, Motsukora, Rockoco Girls eta Tetsuo manga elkarteek antolatuta, azokaren egitarauak parte-hartzea du ardatz nagusia. Horrela, bada, bisitariek cosplay (mozorroak) eta karaoke lehiaketetan, retro bideojokoen eta Yugi Oh delako karta joko txapelketetan parte hartzeko aukera izango dute. Argazkian, hainbat lagun mozorrotuta Getxoko Komiki Azokako aurreko edizio batean / © Getxoko Kultur Etxea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!