Tabernetan ez ezik, txapelketako saioetarako sarrerak Bertsosarrerak.eu webgunean daude salgai. Hurrengo finalaurrekoa larunbatean jokatuko da, Oiartzunen (Gipuzkoa), eta astelehenean soilik zutikako sarrerak geratzen ziren salgai. Antolatzaileek jakinarazi zuten segurtasun arrazoiengatik ezin zituztela aulki gehiago jarri. Gaur webgunean ageri denez, ordea, salmenta eten egin dute "aforoa berrikusi arte".
Laugarren finalaurrekoa igandean jokatuko da, Murgian (Araba), eta saio horretarako sarrerak ere agortu direla diote. Berria.info-n, baina, aurreko kanporaketa eta finalaurrekoak bezala, hurrengoak ere zuzenean ikusteko aukera egongo da, Bertsoa.com-en zuzeneko emankizunari esker. Horrekin batera, Beñat Zamalloa "Berria" egunkariko adituaren kontakizuna ere jarraitu ahal izango da.
Mungiako finalaurrekoan Fredi Paya Ruiz bertsolari algortarra izango dugu. Algortakoa ere den Jone Uria Albizuriri dagokionez, Gernika-Lumon izan zuen finalaurrekoa, joan den larunbatean. Horretan, Amets Arzallusek lortu zuen bigarren itzulirako txartela. Algortarrak, ordea, hurrengo finalaurrekoei itxaron beharko die txapelketan aurrera jarraitzen duela baieztatzeko.
"Bertsozalea zara? Bertsoak gustuko dituzu, baina oraindik ez dakizu noiz den potoa eta noiz ez? Zeri heldu behar zaion? Zeri erreparatu?...", horiek guztiak argitzeko "Txapelketako bertso saioekin gozatzeko gakoak" izeneko tailerra antolatu du