Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoko presidenteak gaur arratsaldera (16:00etara) aurreratu du bihar goizean egitekoa zen batzarra. Aipatu aretoko osokoa osatzen dute 17 magistratuek 197/2006 doktrina edo "Parot doktrina" deritzotena aplikatuta espetxealdia luzatu zitzaien 12 euskal preso politiko askatzeko erabakia daukate eskuartean. Horiek dira: José Antonio López Ruiz "Kubati", Inmaculada Noble Goikoetxea, Francisco Javier Lujambio Galdeano, Jesús Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo, Pedro Juan Odraizola Aguirre, Juan María Gabirondo Agote, Pedro María Rezabal Zurutuza, Miguel Turrientes Ramírez, José Félix Zabarte Jainaga, María Josefa Urkudun Etxenagustia, Antonio Alza Hernández eta Gonzalo Rodríguez Cordero. Horretaz gain, Olga Oliveira Alonso GRAPOko kidea ere askatu ala ez erabakiko dute. Argazkian, maiatzaren 4ean Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" preso politiko itzubaltzetarra zen kalera ateratzekoa, 197/2006 doktrina aplikatu aurretik / cc-by Algortako Herrira.