Hartara, webgunearen sustatzaileei "zail" egiten zaie ulertzea itxita dagoen webgune bat ixteko oraingo erabakia, "are gehiago autoan erabaki hori 'Herriraren ETAren aldeko legez kanpoko aktibitatearekin jarraitzea saihesteko helburua' kontuan hartu dela irakurtzen dugunean". "Baina, zapaltzailearen logika ulertu behar da: bere neurriak arbitrarioak izan ohi dira. Ez dira ateaz tronpatu. Eta mezua argia da: gustuko ez duen gaien inguruan informazioa eman dezakeen edozeinen kontra jo dezakete. Zure kontra ere bai. Helburua informazioa isiltzea eta gertatutakoa ezkutatzea da", nabarmendu dute Etengabekoek. Ildo horretan ere kokatu dituzte "Egin", Egin Irratia, "Euskaldunon Egunkaria", "Ardi Beltza" "Kale Gorria", Askatu.org, Apurtu.org, Gaztesarea.info, Ernai.info, Burlataherria.org, Herriraren medio digital guztiak eta Ateak Irekiren itxierak.
Auto horren berri Internet bidez jakin eta bere edukia Interneten bidez ezagutu dutela adierazi dute Etengabekoek.
Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak plazaratutako autoa (pdf)