Getxoko Azkorri hondartzan gizonezko batek bere burua uretara botatzea saihestu du gaur goizaldean Ertzaintzak, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldu duenez. Beste lagun batek telefonoz eman dio abisua polizia autonomikoari, gizon baten Galeatik behera bere burua botatzeko asmoa zeukala adierazi ziola esanez. Behin bilaketa lanak abiatuta, ordu laurden beranduago aurkitu dute pertsona horren ibilgailua, zabalik eta giltzak jarrita, Galeako gotorlekuko harresien alboan, itsaslabarretik gertu. Horren jabea, ordea, ez zebilen inguruan. Hori dela eta, bilaketa lanak zabaldu behar izan dituzte. Horri esker, 06:30ak aldera topatu dute ustezko suizida Azkorri hondartzan, uretara gerriraino sartuta zegoela. Behin uretatik aterata, ospitaleratzea agindu du anbulantziako medikuak, bertan arta dezaten. Argazkia: © Segurtasun Saila.