Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak
Ateak Ireki webgunearen itxiera salatu du eta elkartasuna agertu die atari hori martxan jarri eta bertan lanean aritu diren guztiei. Besteak beste, "UK" aldizkaria eta UKBERRI.NET partaide diren Hekimen elkarteak zabaldu duenez, "Hekimenek informazio askatasunean sinesten du. Komunikabide bat ixteak askatasun horren aurka jotzen du bete-betean, komunikabideek horixe egiten dutelako, informazioa askatasunez zabaldu, hedatu eta gizarteratu. Ateak Ireki ekimenaren galera, alde horretatik, herritarrek informatuak izateko daukaten askatasunaren kontra doa". Ateak Ireki bezala, Uribe Kosta eskualdeko errepresaliatu politikoen albisteak ematen zituen
Etengabe webgunea ixtea agindu zuen atzo Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, bitakora aurretik geldi bazegoen ere. UKBERRI.NETeko langileek berdin salatu dute Etengabeko itxiera, "urte luzez elkarlan aberasgarria eman" dien herri-komunikabidea eta "kaleko ahotsa" izanik. Bestalde, gogoratu dutenez, nahiz eta zenbait telekomunikazio enpresek dagoeneko sarbidea ukatu,
Anonymouse.org zerbitzuaren bidez jarrai daitezke ikusten
Etengaberen zein
Ateak Irekiren orain arteko albisteak.