Filmak ostiral gauean etxean geldituko den Feliciano pertsonaiaren istorioa kontatzen du. Telebista piztu, patata frijituak maionesarekin jaten hasi, eta telebistan sexu saio bat ikusiko du… hortik aurrera abiatuko da abentura zoroa.
"Bariku Light" (© Asier Abio - El Monstruito)
BARIKU LIGHT from EL MONSTRUITO on Vimeo.
Asier Abio zuzendari mungiarraren "Bariku Light" film labur odoltsuak zinema eta film laburren festibaletatik biran jarraitzen du, sariak etxeratzen. Patxi Lazkano, Aizkoa Olabarrieta eta Nadia Bolaños, hurrenez hurren Urduliz, Erandio eta Itzubaltzeta / Romoko aktoreak protagonista dituen filmak What The Fuck (Ze arraio) saria jaso berri du AEBko Atlantako Buried Alive Festival-en (Bizirik lurperatutakoen jaialdia). Era berean, pasa den irailean Uruguaiko Montevideo Fantastico delako jaialdian sari nagusia eskuratu zuten. Bitartean, baina, Youtube bideoetarako guneak filma zentsuratu zuen, eduki "ez egokia" zelakoan. Egileek Vimeo plataformara lekuz aldatu zuten.