Sevilla II espetxeko egoera salatuko dute iluntzean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko aza. 15a, 13:01

Sevilla II espetxean dauden euskal preso politikoek 19 egun daramate borrokaldian, bertoko bizi baldintzak salatzeko asmoz. Urriaren 28an ekin zioten gose greba mugagabeari Moron de la Frontera herriko kartzelan dauden hamaika euskal preso politikok, tartean Urtzi Paul Larrea gatibu getxoztarra zela. Azkorrikoak, ordea, baraualdia utzi behar izan zuen igandean osasun arazoengatik. Asteartean itxialdian jarri zen, borrokaldiarekin jarraituz. Bada, espetxetik kanpo ugarituz doaz Sevilla IIko presoekiko elkartasun keinuak. Besteak beste, espetxeko zuzendariari bidaltzeko gutun bi eredu zabaltzen hasi ziren orain astebete gatibuen gertukoek, kartzelako arduradunari beraien senideen oinarrizko eskubideak bermatzeko neurriak har ditzala eskatzeko. Gaur abiatuta, berriz, Sevilla II espetxera martxa egingo da autobusez, bihar goizean kartzela atarian egoteko. Bitartean, gaur, ostirala, mobilizazioa egongo da Algortan. Hitzordua 20:00etan jarri dute Telletxe plazan. Argazkian, 165 lagun inguruk egin zuten manifestazioa joan den ostiralean Algortan / cc-by Tantaz Tanta Algorta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun