Leioako Artedrama konpainia, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Painaldee antzerki taldeak berriz interpretatuko duten klasikoaren intrigak Xabier Mendigurenen moldaketa oinarrituta dago. Horri, gaur egungo gizartearen ardurak, arazoak eta ezaugarriak gehitzen zaizkio.
Ander Lipus, Ainara Gurrutxaga, Manex Fuchs, Maika Etxekopar, Iñaki Ziarrusta, Miren Tirapu eta Urko Redondok jarriko dute eszenatokian “Hamlet”, lehen aldiz osorik euskaraz, Ximun Fuchsen zuzendaritzapean, Leioan. Sarrera 10 eurotan eros daiteke.
Artedrama, berriz elkartzen da Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Pain taldeekin, “Errautsak” ikuskizunak izandako arrakastaren ostean. Aukera aparta euskarazko antzerkia ikusteko, eta zehazki, inoizko obra handienetariko bat: “Hamlet”. Hitzordu garrantzitsua da, gainera, Kultur Leioako antzerki apustua gertutik ezagutzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.