Imanol Landa Getxoko alkateak krisi-mahaia deitu du gaur eguerdirako, Eusko Jaurlaritzako Meteorologia eta Larrialdietarako Arreta Zuzendaritzak osteguneko 00:00etarako euriagatik iragarritako alerta laranjaren aurrean. Mahaira Babesgo Zibileko, Herritarren Segurtasuneko, Hirigintzako, Ingeniaritzako, Arkitekturako, Ingurugiroko eta Komunikazioko sailetako arduradun politikoak eta teknikoak deitu ditu, besteak beste. Gauzak horrela, tokiko iturriek diotenez, Getxoko Udalak eskura dituen giza eta material baliabide guztiak prest izango ditu, behar izatekotan, sor litezkeen arazoei aurre egiteko, hori guztia aipatutako Zuzendaritzarekin eta larrialdiko zerbitzuekin elkarlanean. Leioan ere udal langile batzuk lanean izango dira gau eta egun osoan herriko kaleetan ustekabeak ekiditeko, bertoko arduradunek jakinarazi dutenez. Argazkian, Getxoko udaltzain bat Gobela ibaiaren emaria zaintzen urtarril erdialdean Fadurako zubian, Algortan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!