Bosgarren urtemuga ospatzen dabil Eztabaida

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko aza. 20a, 17:40

Uribe Kostako Eztabaida gune antiautoritarioa hilaren 12an hasi zen bere bosgarren urtea ospatzen, Algortako Villamonte plazako bere lokalean. Saioekin aurrera jarraituz, gaur, asteazkena, hitzaldi bat izango da kontrainformazio esparruan kokatzen den herri liburudendan. 19:30etik aurrera, "El islam politico en la estrategia antiimperialista. Un analisis a los paises arabes" hitzaldia emango du Iñaki Urrestarazu analistak. Azken aurreko ekitaldia bihar, osteguna, egingo dute, Hutsa bikoteak kontzertu akustikoa eskainiko duela Eztabaidan, 19:30etik aurrera. Ordu berean eta ostegun bat beranduago, hilaren 28an, Poliziaren ereduari buruzko hizketaldia izango da, herri liburudendan. Argazkian, 2011ko irailaren 29an estreinatu zuten Eztabaida Gune Antiautoritarioaren Villamonte plazako lokala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun