Azaroaren 25ean kontzentrazioa eta zineforuma izango dira Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko aza. 20a, 20:18

Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, aipatu astelehenean, kontzentrazioa egingo dute Barrikan. Hitzordua 12:30ean jarri dute Udaletxeko plazan. Arratsaldean, berriz, Emakumeen Hitza elkartearen "Gure momentuak" filma eskainiko dute, Eusko Jaurlaritzak abiatutako Filmazpit egitasmoaren barruan; eta ondoren, zineforuma eta askari herrikoia izango dira. Ekitaldia 17:00etan jarri dute, Ander Deuna kultur aretoan. Uribe Kosta Mankomunitate mailako ekitaldiei dagokienez, igandean, emakumeenganako indarkeriaren kontrako kontzentrazioa egongo da, 13:00etan, Plentziako Astillero plazan. Ordu erdi beranduago, Barrikako Hitza antzerki taldearen ikuskizuna izango da. Argazkian, Barrikako emakumeak / © Emakumeen Hitza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun