Antzerkiak txanda hartuko du ostiralean, Berango Antzokian, 19:00etan. “Tipos de tipas” antzezlanean, Lalulu konpainiak dozena erdiko “sketche"-tan publikoari barrea eragingo dion pertsonaia taldea aurkeztuko du. Ikuskizun dibertigarri horretan, ikusleak dituen antzerki saio baten entsegu orokorrean parte hartzen duten hiru aktoresa erakusten dira: Maribel Salas ETB2ko “Vaya Semanita” programagatik ezaguna, Genma Martínez eta Sol Maguna.
Hegan egiteari beldurra dioten bi azafata, Jainkoaren hitza irrrigarri jartzen duen emakume sinesgogor bat, eta bonba bat desaktibatu behar duten Iparramerikako hiru soldadu aurkeztuko dituzte, besteak beste. Proposatutako pertsonaien taldeak, bere bezeroarekin ados jarritako pitonisa lotsagabe bat, litxarreria dendekin fantasiak dituen emakume bat eta itxuraz gozoak eta kastuak, baina bizio ugarien menpekoak eta bizitza onaren zaleak diren hiru artzain-neskekin dantza bat, eskaintzen du.
Kontzentrazioak
Azaroaren 24an Uribe Kostako Mankomunitateko ekitaldi zentrala burutuko da, Plentzian, 13:00etan, eta 18:00etan txotxongiloen ikuskizuna egongo da Berango Antzokian. “Garaiz ikasi” familia osoarentako muntaia da. Horretan, baterako hezkuntza landuko da hiru istorio ezberdinen bidez: batean, mutilekin futbolera jolasten saiatzen den neska bat aurkezten da, hasieran baztertuta izaten dena, baloiarekin duen trebetasuna erakusten duen arte; bestean, etxeko lanak nola banatzen diren erakusten da; eta, azkenik, Amaiaren istorioa, zorgin baten laguntzarekin dragoi beldurgarri bat garaitzen lortzen duena.
Programatutako egutegia azaroaren 25ean itxiko da, Sabino Arana kalean, Berangoko metro geltokiaren ondoan egingo den kontzentrazioarekin (12:00etan), Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta. Antolatutako aktibitate guztien sarrera doakoa da.