Sevilla II-ko presoen aldeko mozioa babestera deitu du Etxeratek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko aza. 21a, 20:24

Sevilla II espetxeko euskal preso politikoen gainontzeko herrietan bezala, Getxoko Udalean ere mozioa aurkeztu du Etxerat elkarteak, asteartean, azaroak 26, izango den ohiko osoko bilkurari begira. Izan ere, beraien bizi-baldintzak salatzeko asmoz, gaur 25 egun bete dituzte borrokaldian Moron de la Fronterako gatibuek: zortzik gose greba mugagabean eta beste lauk itxialdian jarraitzen dute, bik osasun egoerarengatik baraualdia utzi behar izan ostean. Azken horiek artean da Urtzi Paul Larrea getxoztarra. Gauzak horrela, aipatu mozioari atxikimendua ematera deitu ditu herritarrak eta eragileak Algortako Etxeratek, horretarako algortatantaztanta[abildua]gmail.com helbide elektronikoa baliatuz. Baita mobilizazioetan parte hartzera ere. Astelehenetik ostegunera 20:00etan jarri dute hitzordua, Algorta Etorbidea eta Telletxe arteko bidegurutzean. Bihar, berriz, ordu berean egingo dute elkarretaratzea, Telletxe plazan. Argazkian, 165 lagun inguruk egin zuten manifestazioa orain bi ostiral Algortan / cc-by Tantaz Tanta Algorta.

Urtzi Paul Larrea eta Sevilla IIko preso politikoen aldeko mozioa (pdf)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun