Erandioko Udaleko Berdintasun Arloak antolatutako ekitaldien artean, astelehenean, Emakumeenganako Indarleriaren Kontrako Nazioarteko Egunean, kontzentrazioa izango da 12:00etan, Irailaren 23a plazan, udaletxe aurrean. Arratsaldean, berriz, "La máquina del sueño" antzezlana eskainiko du Tirante Plataformak. Hitzordua 20:00etan jarri dute, Altzagako azoka zaharrean. Ordu eta erdi lehenago, 18:30ean, zineforuma egingo dute Erandio Landako kultur etxean. Bestalde, hilabete honetan egiten ari diren bezala, "Tardes de cine entre mujeres" lelopeko emakumeentzako jabekuntza ikastaroa emango du urtarrilaren 15, 22 eta 29an Miriam Herbonek. Saioak 17:30etik 20:00etara izango dira, Astrabuduako Josu Murueta kultur etxeko areto nagusian. Izena emateko epea urtarrilaren 10ean bukatuko da. Argazkian, martxoaren 8an ere egin ohi dute kontzentrazioa udaletxe aurrean.