Emakumeenganako indarkeriaren kontrako ibilaldiak zeharkatuko du azaroaren 25ean Mankomunitatea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko aza. 22a, 13:45

Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunerako, udalerriak zeharkatuko dituen ibilaldia antolatu du Uribe Kostako Mankomunitatekok. Herri bakoitzean kontzentrazioa egingo dute. Horrenbestez, 12:00etan jarri dute hitzordua Berangoko metro geltoki parean, Sabino Arana kalean; 12:30ean Barrikako udaletxeko plazan; 13:00etan Lemoizko udaletxean; 18:00etan Gorlizko udaletxean; 18:30ean Urdulizko kultur etxean eta 19:00etan Sopelako udaletxeko plazan. Mankomunitate mailako ekitaldi nagusia igandean, hilak 24, egingo dute, 13:00etatik aurrera; Plentziako Astillero plazan. Besteak beste, kontzentrazioa egin eta adierazpena irakurriko dute. Bestalde, azaroaren 28an, Beldur Barik Mankomunitateko Sari Banaketa izango da Gorlizko Serturtxeta eraikinean, 18:00etan. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak, María Isabel Landa Mankomunitateko presidenteak eta Arantza Etxebarria Gorlizko alkateak banatuko dituzte sariak. Argazkian, emakumeak 2010eko azaroaren 25ean Sopelako udaletxean egindako ekitaldian / © Sopelako Udala.

Kontzentrazioekin batera, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Mankomunitateko udalek eta emakumeen elkarteek. Besteak beste, ondoko hauek:

Sopelan

Azaroak 22, ostirala

19:00 Kale ekintza eta Olaia Aretxabaletaren kontzertua (Beldur Barik 1. lehiaketaren irabazlea), Udaletxeko plazan.

Berango

Azaroak 23, larunbata

19:00 "Tipos de tipas" antzezlana, Berango Antzokian.

Azaroak 24, igandea

18:00 Txotxongiloak Berango Antzokian.

Barrika

Azaroak 25, astelehena

17:00 Zineforuma, Ander Deuna kultur aretoan.

Urduliz

Azaroak 25, astelehena

19:00 "¿Queréis saber porqué las matan?. Por nada" zineforuma, kultur etxean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun