Imanol Landa Getxoko alkateak bertan behera utzi du pasa den asteazkenetik, azaroak 20tik, eurite gogorrei aurre egiteko indarrean jarritako Larrialdietarako Udal Plana. Aldi berean, udal agintariak martxan jarritako Krisi Mahaia ere bertan behera utzi du, baita prebentzio-operatiboa ere. Hori udalerriko hainbat tokitan alerta egoeran egon da, sor zitezkeen gorabeherei aurre egin ahal izateko. Eurite gogorrak zirela eta, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak atzorako eta gaur goizalderako indarrean jarri zuen
alerta laranja bertan behera utzi du gaur goizeko 6etan. Era berean, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak, egungo ibaien egoera eta euriari dagokion iragarpena kontuan hartuta, uholde planaren larrialdi aurreko fasea desaktibatu du. Izan ere, Euskalmeten arabera, 60 litro pilatu daitezke lehen orduetan, baina egunak aurrera egin ahala gutxiago botako du eta, beraz, arrisku maila jaitsi egingo da. Argazkian, Gobela ibaia atzo Itzubaltzeta / Romon, irakurle batek bidalitako irudian.