Astelehen honetan, azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Leioan, urtero bezala ekintza desberdinak egingo dituzte. Oraingoan, gizartearen sentsibilizazioan eragitea bilatzen da informazio kanpaina baten bitartez, udal iturriek argitu dutenez. Alde batetik, gizartearen sentzibilizazioan eragiteko “Genero indarkeriaren aurka ez egin ez ikusiarena, deitu. Konprometitu, ez onartu” kanpaina atera da kalera. Gaurtik aurrera eta datorren aste osoan zehar, herriko kaleetan ikusgai izango diren karteletan 016 instituzio-telefonoa agertzen da, emakumeenganako biolentzia salatzeko edo honen arriskua dagoenean deitu behar dela ohartarazteko. "Ezinbestekoa da gizartea zeregin honetan sartzea, denok biolentzia mota hau baztertzea eta honen kontra egitea indartsuago bihurtuko gaituelako", aipatu dute tokiko agintariek. Ohiko moduan, azaroaren 25ean, elkarretaratzea egingo dute Leioako Bulebarrean, 12:00etan, emakumeenganako biolentziaren salaketa publikoa egiteko. Argazkian, aipatu kontzentrazioa aurreko batean.