Autodefentsa feminista lantzeko liburuxka aurkeztuko dute asteazkenean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko aza. 22a, 14:59

Urtebete igaro da jada Algortako Bilgune Feministak eta Abian Kultur Elkarteak hileko azken igandero Domeka Lilak izeneko zineforuma egiten hasi zirenetik. Bide horretan, hilaren 24ean, “Monster” filma ikusgai egongo da, 18:00etan, Bidebarri kaleko lokalean. Ekitaldiekin jarraituz, astelehenean, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunean, kontzentrazioa izango da 19:30ean Telletxe plazan, "Feminismoak aske egiten gaitu. Ez dut ausarta sentitu nahi, aske baizik!" lelopean. Azkenik, asteazkenean, hilak 27, autodefentsa feminista lantzeko liburuxka aurkeztuko du Algortako Bilgune Feministak. Hitzordua 19:00etan jarri dute Villamonteko kultur etxean. Argazkian, emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea Algortan, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun