Getxo udalerriko gainontzeko eragile eta norbanakoak aipatu mozioari atxikimendua ematera deitu ditu Algortako Etxeratek, horretarako algortatantaztanta[abildua]gmail.com helbide elektronikoa baliatuz. Baita mobilizazioetan parte hartzera ere.
Kontzentazioa, manifestazioa eta agerraldia
Urtzi Paul Larrea getxoztarra eta Sevilla II espetxeko gainontzeko euskal preso politikoen egoera salatzeko asmoz, iluntzeko 8etan zeukaten jarrita hitzordua Algortako Telletxe plazan. Ordu erdiz bertan kontzentrazioa egin ostean, manifestazioan abiatu dira oiinezkoentzako kaleetatik Txiki-Otaegi plazara. Bertan agerraldi jendetsua egin dute Etxeratek aurkeztutako mozioari babesa eman dioten eragileak ezagutzera emanez eta aipatu idatzia irakurriz.
Urtzi Paul Larrea eta Sevilla IIko preso politikoen aldeko mozioa (pdf)