Itzubaltzetako Aurrezki Kutxa kalean trafiko mozketak izango dira bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko aza. 24a, 16:06

Bihar, astelehena, Itzubaltzeta / Romoko Aurrezki Kutxa kaleko zati bat itxiko dute ondoko kultur etxearen obran dorre-garabia ipintzeko lanak direla eta. Kalea goizeko 7:30ean itxiko da Errekagane eta Kresaltzu kaleen arteko zatian eta egun osoan zehar mantenduko dute ebakita, garabia ipintzeko lanak amaitu arte. Ondorioz, lanek ibilgailuen zirkulazioan eragina izango dute, eta autoek beste kale batzuk aukeratu beharko dituzte, hala nola, Ezekiel Agirre eta Kresaltzu. Auzotarrentzat oinezko bidea erabat bermatuta egongo da. Udalak barkamena eskatu du lan horiek eragin ditzaketen eragozpenengatik. Argazkian, Romo kultur etxeko lanak egun.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun