Horretarako, ekimenak abiaraziko ditu, emakumeak, "batez ere emakume gazteak, zaurgarritasunari aurre egiteko eta jabekuntza sustatzeko beharrezkoak diren baliabideez hornitzeko". Aldi berean, "jarrera sexistak prebenitzeko eta eguneroko mikroeraso sexisten kontrako jarrera aktiboa eta irmoa hartzeko" lan egingo du.
Beste hainbat ekimen
Bestalde, autodefentsa tailerraren eta Norma Vazquezek indarkeria matxistari buruz aurreko egunotan eskainitako solasaldiaren ondoren, puntu lila duten pankartak jarri dira Udaletxean, San Nikolaseko liburutegian eta Musika Eskolan. Gainera, aurten, Udalak astean zehar punto lila eta laguntza zerbitzuen telefono zenbakiak edukiko dituen orriak-markatzekoak (1.500) opatuko dira udal liburutegietan liburu mailegua egiterakoan. Leihoetan jartzeko puntu lila nahi duten herritarrek HABetan edo Berdintasuneko Zerbitzuan hartu ahal izango dute eta baita www.getxo.net udal web gunetik deskargatu ere.
Beldur Barik
Azkenik, larunbatean, hilak 30, “Beldur Barik” topaketa ospatuko da Basaurin. Bertan ekintza kolektiboa, hainbat lehiaketa eta kontzertu eta izen bereko gazteentzako lehiaketaren sariak banatuko dituzte. Getxotik lehiaketara Gaztelekuak antolatutako tailerrean burututako “Nire nortasunak ez du preziorik” bideoa aurkeztu da.
“Nire nortasunak ez du preziorik” bideoa
Gaur, azaroak 25, aldarrikatzen den Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, antolatutako jardueretan parte hatzeko gonbidatu ditu herritarrak