
Leioako ekimenen kartela

Itzubaltzetako Emakume Asanbladaren zein Leioako Bilgune Feministaren ekimenez, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna oroitzeko ekitaldi bana izango da gaur iluntzean. IEAk manifestazioa egingo du Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazatik abiatuta, 19:30ean, "Erasoen aurrean, emakumeok kalean!" lelopean. Bihar, berriz, "Maitasun erromantikoa desmitifikatzen" hitzaldia emango dute, ordu berean, Lope de Vega kaleko kultur etxean. Leioari dagokionez, elkarretaratzea egingo dute gaur, Boulevardean, 19:30ean. Ostegunean, hilak 28, ordea, abortatzeko eskubidearen inguruan solastatuko dira Sakoneta kiroldegiko hitzaldi aretoan, 19:30ean. Bitartean, gaur beste hitzordu feminista batzuk daude antolatuta arratsaldeko azken orduetan. Hala nola, 19:00etan Sopelako udaletxeko plazan edo 19:30ean Telletxe plazan. Argazkian, Emakumeen Eguneko manifestazioa iaz Itzubaltzetan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!