Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, gaurko, elkarretaratze ugari deitu dituzte Uribe Kosta eta Erandioko emakumeen elkarte, administrazio publiko zein eragile feministek. Besteak beste, Mankomunitateko udalerriak zeharkatuko ditu ibilaldi batek. Herri bakoitzean kontzentrazioa egingo dute. Horrenbestez, 12:00etan jarri dute hitzordua Berangoko metro geltoki parean, Sabino Arana kalean; 12:30ean Barrikako udaletxeko plazan; 13:00etan Lemoizko udaletxean; 18:00etan Gorlizko udaletxean; 18:30ean Urdulizko kultur etxean eta 19:00etan Sopelako udaletxeko plazan. Eguerdiko 12etarako, berriz, Leioako Bulebarrean eta Altzagako Irailaren 23a plazan, Erandioko udaletxe aurrean, jarri dituzte hitzorduak. Bestalde, Algortako Bilgune Feministak 19:30ean egingo du kontzentrazioa, Telletxe plazan. Argazkian, emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea Algortan, artxiboko irudian.