Getxoko Udalak astearte honetan, azaroak 26, zabalduko du Ondasun Higiezinen, zaborren eta estolderiaren gaineko zergen erreziboak ordaintzeko diru-laguntzat eskatzeko epea. Errenta maila txikia duten familia unitateei zuzenduta daude eta 2014ko urtarrilaren 24ra arte egongo da eskarak aurkezteko aukera. Diru-laguntzak hurrengo baldintzak bete dituztenek eskatu ahal izango dituzte: eskaria egiteko momentuan eta 2013ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik eskaeran ageri den etxean erroldatuta egotea, ohiko etxebizitzaren jabe izatea, baliabide ekonomiko nahikorik ez izatea, zerga betebeharrak egunean izatea eta beste etxebizitzarik %100an ez izatea. Eskaera eta, datu pertsonak emateko onartzekotan, familia unitateko kideen NANen fotokopia, eta hori ez onartzekotan eskatutako gainontzeko dokumentazioa, Gizarte Zerbitzuetako bulegoetan edo HABetan entregatu beharko dira. Informazioa: www.getxo.net helbidean, HABetan eta gaurko BAOn. Argazkian, udal agintariak eta hainbat herritar Areetako herritarren arreta bulegoan / © Getxoko Udala.