Goalball kirol inklusiboa ezagutzeko saio informatibo eta praktikoa izango da bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko aza. 25a, 16:55

Astearte honetan, azaroak 26, Goalball kirol inklusiboari buruzko saio informatiboa eta praktikoa egingo dute Leioa eta Erandioko campusean, abenduaren 3an izango den Ezgaitasunaren Nazioarteko Egunaren inguruan. Hitzordua 11:30ean jarri dute Irakasleen Unibertsitate Eskolako gimnasioan. Partaideek "ikusi gabe" jokatu ahalko dute Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako EHUren Zerbitzuak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia Fakultateak eta Gorputz eta Kirol Hezkuntza Sailak antolatutako jardunaldian. Saio hori Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia Fakultateko 4. mailako ikasleek bultzatu dute, "Jarduera Fisiko Inklusiboa" ikasgai barruan lan proiektuaren modura. Argazkia: cc-by-nc The Department for Culture, Media and Sport.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun