Gorka Ovejero Arruazuko alkateordea eta
Mugitu! elkarteko Mikel Alvarez, Julio Martin eta Ibon Garcia joan den astelehenean epaitu zituzten Espainiako Auzitegi Nazionalean, 2011n Okzitaniako Tolosan Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari tartak botatzeagatik. Bost eta sei urte arteko espetxe zigorrak eskatu ditu haientzat Fiskaltzak eta akusazio partikularrak, "autoritatearen kontrako atentatua" leporatuta. AHTren inposizioaren aurkako ekintza izan zen, Pirinioetako Lan Elkartearen bileretako batean egin zutena. Hori salatzeko, ostegun honetan, azaroak 28, hitzaldia emango dute Sopelan "tartalariek", Mugiko elkartearen eskutik. Hitzordua 19:00etan jarri dute, Sekeko gaztetxean (Olabide, 5). Solasaldian Barcinari tarta jaurtitzeagatik auziperatuen egoera azalduko dute, baita AHTren gaur egungo egoera ere. Argazkian, "tartalariak" Frantziako kontsulatuan, Bilbon / cc-by-nc Ateak Ireki.