Besteak beste, ondokoa zioen Etxerat elkartearen ekimenez Arrasateko Bilduk eta EAJk babestutako mozioa: "Bilduk eta EAJ-PNVk bat egiten dute preso politikoen eta euren senideen eskaerekin: Mugagabeko isolamendua amaitzea, euskal preso politikoak bateratzea, oinarrizko eskubideak errespetatze eta etengabeko erasoekin amaitzea".
Getxo udalerriko gainontzeko eragile eta norbanakoak aipatu mozioari atxikimendua ematera deitu ditu Algortako Etxeratek, horretarako algortatantaztanta[abildua]gmail.com helbide elektronikoa baliatuz. Baita mobilizazioetan parte hartzera ere. Astelehenetik ostegunera, 20:00etan jarri dute hitzordua, Algorta Etorbidea eta Telletxe arteko bidegurutzean. Hileko azken ostiraleko elkarretaratzean, berriz, Sevilla II espetxeko egoera salatuko dute Algortan, 20:00etan, Telletxe plazan.
Urgentziazko plenoa egin zuten ostiral arratsaldean Arrasaten, Bilduk eta EAJk aurkeztutako mozioa aztertzeko eta onartzeko,