Gizon bat zauritu da Leioan, auto istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko aza. 25a, 21:27

Gizonezko bat Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute gaur arratsaldean, Leioan izandako auto istripuan jasandako zaurien eraginez. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez, ezbeharra arratsaldeko 2ak aldera izan da, Bi-637 edo Avanzadako errepideak zeharkatzen duen Leioako gunean. Ordu horretan, Ford Fiesta modeloko auto batek galtzadan irauli eta Bilborako erraila moztuta utzi du, auto ilarak sortuz. Zauritutako gizonak 52 urte ditu eta osasun zerbitzuetako beharginek ospitalera eraman dute. Bestalde, Ertzaintzak istripuak eragindako gunean zirkulazioa erregulatu egin du arratsaldeko 4ak pasatuta, ibilgailua batu eta errepidea garbitzeko lanak amaitu arte. Argazkian, pare bat ertzain trafiko kontrola ezartzen artxiboko irudian / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun