Pasa den larunbatean estreinatu zen Barinatxe hondartzan aurtengo
Kantauri Surf Liga. Edizio honetako edizioan antolakuntza Gipuzkoako Surf Federazioak hartu du bere gain, baina halere ez da aldaketa handirik izango, bai berriz partaide berriak, hala nola Lekeitioko Artzabal eta Debako Zurrunbilo taldeak. Lekeitiarrak Getxo eta Sopelako Barinatxe hondartzan aritu ziren, metro erdiko olatu eskasen artean eta egoera zailetan,
"3sesenta" aldizkariaren edizio elektronikoak zabaldu duenez. Gauzak horrela, etxeko
Getxo Surf Taldea nagusitu zen. Eguneko bigarren norgehiagoka Zarautzen eman zen. Bertan, Zurrunbilo eta nagusitu ziren Urola Kostra etxekoak lehiatu ziren. Zarauzko hondartzan, olatuak egokiak izan ziren baina korronte indartsuak Debako taldea txapelketa eremutik eraman zuen zenbait unetan, ondorioz olatuak puntuatzeke geratuz. Larunbatean atsedenaldia izan zuen Bakiok larunbatean Barinatxera etorriko da Getxoren aurka lehiatzera. Bestetik, Zurrunbilo eta Artzabal beraien artean lehiatuko dira Deban eta Urola Kostrak atsedenari ekingo dio. Argazkian, Getxo Surf Taldeko partaideak iazko edizioan / © Kantauri Surf Liga.