Ertzaintzak 22 urteko mutil bat atxilotu du gaur goizaldean Algortan, bertako metroko geltokian Sevilla II espetxeko presoen aldeko mezuak margotu dituelakoan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez, goizeko 1:45ak aldera Ertzaintzak dei bat jaso du, Algortako metro geltokiaren barruan "gizabanako" talde bat ETAko presoen aldeko pintaketak" egiten zebiltzala esanez. Hainbat patruila haraino joan eta hainbat gazte topatu dituzte, Sarrikobaso kalerantz ihesean atera direnak. Halere, ertzainek 22 urteko mutil bat harrapatu dute. Gau osoa Neguriko komisarian izan ostean, 13:00ak aldera Getxoko Justizia Auzitegiko guardia epaitegira eraman dute gaztea, lagunek UKBERRI.NETi azaldu diotenez. Bertan, terrorismoa goratzea eta kalteak eragitea leporatu diote aske utzi aurretik, 14:30ak aldera. Ertzaintzak bidalitako prentsa oharrean kasu hori
Areetako PPren egoitzarenarekin nahastu egin du, nahiz eta Algortan atxilotutako gazteari ekintza hori ez leporatu. Ertzaintzak Metro Bilbao zein PPren salaketen zain dagoela eta bitartean ikerketa zabalik duela jakinarazi du.