Azkenik, aipatu gabe bada ere, Hasier Arraiz Sorturen presidenteak orain aste batzuk egindako adierazpenei erreferentzia egin dizkio Urquijok: "ezker abertzale deritzotena ez omen du irentsi omenaldiak egin ez daitezen jaso ei dituen aginduak". Bere ustean, "ETA babesten duten marka guztiek beraien iraganari uko egiteko gauza iza ez eta gainera eroso sentitzen dira".
Zulueta
Pagoa Zulueta Vazquez preso politiko leioaztarra igande goizeko 9:45ak aldera atera zen Darocako (Zaragoza) espetxetik, kanpoan gertukoak zain zituela. Leioara helduta, 100 bat senide, lagun eta auzokidek hainbat musu eta besarkadaz Plaza Gorrian hartu eta lore sorta bat oparitu zioten. Bertso pare bat, aurreskua eta hitz batzuk ere dedikatu zizkioten, Zuluetak bere argazkia batu aurretik.
Leioaztarra 2005eko otsailaren 9an atxilotu zuten beste 13 herritarrekin batera, "badaezpadako" sarekadan. Atxilotu eta lau egun beranduago, fiskalak eskatuta, Baltasar Garzon epaileak Zulueta espetxeratu zuen. Atxilotu guztiek, Espainiako Polizi Nazionalaren eskuetan inkomunikatuak izan ondoren, torturak salatu zituzten. Ia bi urte espetxeratuta egon ondoren, 2007ko urtarrilaren 24an atera zuten leioaztarra Aranjuezen dagoen Madril VI espetxetik, 12.000 euroko fidantza ordaindu eta gero. 2009ko azaroaren 11n, ordea, berriro espetxeratu zuten. 2009ko uztailaren 10ean kaleratutako epaian ETAri laguntza eman izana leporatu zion Espainiako Auzitegi Nazionalak Zuluetari, sei urteko espetxe zigorra ezarriz.
Carlos Urquijok, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren aurrean salatu zuen atzo igandean Pagoa Zulueta Vazquez preso irten berriari Leioan egindako harrera. Idazkia filtratu duen