Gaur, azaroak 26, Bizkaiko zein Araba eta Gipuzkoako metalgintzako langileek lanegun osoan herrialdeko metalgintzako lan hitzarmenaren aldeko pegatina jantzi dute.
LAB sindikatuak zabaldu duenez, laneko arropan itsatsitako aldarriak
FVEM Bizkaiko metalgintza enpresarien erakundearen jarrera salatu du. Elkarte horren zein SEA eta ADEGIren asmoa, LABen iritziz, "sektoreko lan baldintzak ahalik eta gehien desarautzea da, gizarte osoaren onura baino, euren interes elitistak lehenetsiz". Ekimenean, sindikatu guztietako milaka langilek, baita hitzarmena daukaten enpresetako langileek ere, bat egin dute eta hori "oso positibotzat" jo du ezker abertzaleko zentral sindikalak. Hurrengo egunotarako mobilizazioak iragarri du LABek, eta langile guztiak deitu ditu, "eduki duinak bilduko dituen eta enpresarien gehiegikeriak mugatuko dituzten klausulak jasoko duen sektoreko eta enpresako negoziazio kolektiboa babestearren, antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzera". Argazkian, Uribe Kostan, pasa den
urtarrilaren 22an abiatu zituzten mobilizazioak / cc-by-sa Eskumaldeko LAB sindikatua.