Gaur goizaldean, Ertzaintzak 22 urteko mutil bat atxilotu du gaur goizaldeko 2ak aldera Algortan, bertako metroko geltokian Sevilla II espetxeko presoen aldeko mezuak margotu dituelakoan. Gaztea aske utzi dute 14:30ak aldera, Getxoko Justizia Auzitegiko guardia epaileak
terrorismoa goratzea eta kalteak eragitea leporatuta auziperatu ostean. Aipatu mutilak ekimenean parte hartu duen ala ez argitu gabe, "Algortako gazteak" izeneko kolektiboak erreibindikatu ditu pintaketak eta "Sevilla II-koen alde" egindako ekimenaren bideoa helarazi dio UKBERRI.NETi. 41 segundoko bideoan ikusi daitekeenez, gazteek "
Denak ala inor ez" ekimenaren barruan kokatu dituzte haien buruak. Zehazki, "Sevilla II borrokan. 30 egun gose greban. Urtzi Paul itxialdian. Denak ala inor ez" margotu dute tren geltokiaren hormetan. Bestelako testurik agertu ezean, gatza ematen du atxilotutako gazteari leporatutako terrorismoa goratze delituak luze jarraitzea. Argazkian, zabaldutako bideoaren fotograma bat / © Algortako gazteak.