Andoni Muñoz de Vivar Berrio preso urduliztarra ez dute aske utziko aste honetan zehar,
UKBERRI.NETek bart iragarritakoaren kontra. Muñoz Gabon egunean, abenduak 25, geldituko da libre, ezarritako espetxe zigor osoa beteta. Izan ere, atzo Espainiako Auzitegi Nazionalaren Hirugarren Atalak bere kasua aztertuko zuela zabaldu zuten albiste agentziek, 197/2006 edo Parot doktrina ezarria duten beste 25 presoekin gertatu bezala. Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak berak egin zuen errakuntza, atzo Andoni Muñoz de Vivar Berrioren askatasun txostena aurkeztean, preso urduliztarrari doktrina aplikatu ez baitzioten eta, beraz, horren helegitea jarri ez zuenean. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rioren auziaz ebatzitakoak ez dio, hortaz, eragiten. Bitartean, atzo 13 euskal preso politiko aske utzi zituen Auzitegi Nazionalak: Jon Ander Urkizu, Iñaki Orotegi, Nicolas Francisco, Iñaki Erro, Iñigo Akaiturri, Inma Pacho, Gotzone Lopez de Luzuriaga, Santos Berganza, Iñaki Fernandez de Larrinoa, Juan Ignacio Delgado, Jesus Mari Mendinueta eta Bautista Barandalla eta Jabier Martinez, Fabio Moreno ume erandioztarraren heriotza leporatuta eseptxeratu zutena. Aldiz, Jose Angel Biguri gaur irtengo da. Argazkian, Muñoz Basauriko espetxean lo egingo du abenduaren 25era arte / cc-by Irekia - Euskadi.net.