Euskararen Egunari begira hainbat jarduera egingo dituzte Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko aza. 27a, 11:46

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Aurten ere, Urdulizko Udalak hainbat jarduera egingo ditu azaroaren 29tik abenduaren 3a arte, eta guztiak kultur etxean izango dira. Horrenbestez, ostiralean, hilak 29, Hipo eta Tomax pailazoen saioa egongo da, 18:30etik aurrera. Larunbat eta igandean, berriz, tailerrak izango dituzte txikiek, 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 19:30era. Astelehenari dagokionez, “Parisen bizi naiz” lelopeko poema irakurketa eskainiko du Koldo Izagirre idazleak, 19:00etan. Azkenik, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, “Mariren ipuinak” ipuin-kontalari saioa izango da, 18:00etan, Urdulizko kultur etxean. Argazkian, Korrika 17, 2011n, Urdulizen barrena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun