Emakumeenganako indarkeria salatuko dute bihar Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko aza. 27a, 12:07

Getxoko udaletxean atzo izandako osoko bilkuran, joandako astelehenean Bozeramaileen Batzordeak Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira hartutako erabakiaren berri eman zuten. Bertan, EUDELen adierazpen instituzionala onetsi zuten, sexu-erasoetan arreta jartzen duena, batez ere, neska gazteek jasaten dituztenetan. Adierazpenean gonbit egiten zaie herritar guztiei azaroaren 25aren inguruan antolatutako ekitaldietan era aktiboan parte hartzera. Zentzu horretan, gogoratu zuten ostegun honetan, azaroak 28, egingo den elkarretaratzea, Gizatiar Itzubaltzeta / Romo-Areetako emakumeen elkarteak antolatuta, 19:30ean izango da, Bizkaiko Zubiko plazan. Argazkian, emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea Areetan orain urte batzuk / Urtzi Altube - Ilanda.eu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun