Buber Sarietarako izendatu dute Beharsarea.net

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko aza. 27a, 12:34

Interneteko web gunerik onenak saritzen dituen Buber Sarietarako hautagai izendatu dute Beharsarea, sarean euskararen erabilera sustatzen duten proiektu onenen kategorian, Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak jakinarazi duenez. Internet bidez dago bozkatzeko aukera. Egizu Getxo Euskaldun! elkarteak jarri zuen martxan Beharsarea ekimena 2011ko ekainaren 23an, tokiko Udalarekin elkarlanean. Lan egiteko edo euskaraz lan egingo duen norbait topatzeko doako internet ataria da. Egun, baliabide hori zabaltze-prozesuan dago eta jada Bizkaiko 44 udalerritan erabiltzen dute, horien artean Erandio, Sopela, Leioa eta, esan bezala, Getxo. Argazkian, Joxi Arakama udal teknikaria, Rozio Luces Egizuko ordezkaria eta Koldo Iturbe zinegotzia 2011ko aurkezpenean / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun