Surfing Euskadi
Basque Tour turismoaren euskal agentziaren arabera, Surfing Euskadi "euskal kostaldera itsasoaz gozatzera etortzen direnentzako pentsatua dagoen produktu turistikoa da, surfa egitearen inguruko esperientzietan espezializatutako aisialdirako gune turistiko batean produktu hori eskaintzeko pentsatua". Ekimen horren xedea euskal kostaldean surfaren turismoa "ahalik eta segurtasun, erosotasun, profesionaltasun eta garbitasun handiena eskainiz garatzea eta sustatzea da" eta, aldi berean, surfaren inguruko esperientzia turistikoetan "ahalik eta aukera zabalena eskainiz". Horretarako, EAEko "surf-turismoaren eredu berriaren etorkizuneko oinarriak finkatu behar dira, sektore publikoarentzat eta pribatuarentzat surfaren turismoari lotutako erreferentzia-marko bat ezarrita eta Euskadin etorkizunean izango den surfaren inguruko turismo politikaren helburuak eta gidalerroak zehaztuta eta antolatuta".
Basque Tourrek finkatutako helburuak:
• Euskadi turismogune gisa surfaren alde eginez bereiztea, hainbat turismo zerbitzurekin osatzea eta surfa egiteko lidertzat eta aitzindaritzat hartzen diren helmugen artean kokatzea.
• Euskadin egun dugun surf-eskaintza egituratzea.
• Beste herrialde batzuetako surf-eskaintzarekin alderatuta kalitatea elementu bereizgarri izango duen produktu bat izatea eta esperientzia ona eskaintzeko bermea izatea.
• Herri administrazioen eta Euskadiko surf-turismoaren arloko enpresen arteko lankidetzarako tresna izatea.
Leticia Canalesen surf saio bat (© Roberto Samper)