Gure hitzetatik egin daitekeen edozein manipulazio eta erabilera salatu nahi dugu, argi utziz eta azpimarratuz errefusatu eta uko egiten diogula edozein pertsona eta alderdi politikoen parte hartzearen eta adierazpen askatasunaren aurka doan ekintza, eraso edo neurri orori. Halaber, tinko ukatzen dugu edonoren kontra burutzen den eskubide urratzea bere ideologia, jatorria eta egoera nolanahi izanda.
Horregatik arbuiatu egiten ditugu bai PPren Areetako egoitzaren kontra margoak jauziz izandako erasoak, baita Getxoko bizilaguna den Urtzi Paul Larreari eta Sevilla IIko presoei, besteak beste, burutzen ari zaizkien eskubideen urraketa.
Aipatu nahi genuke ez zaigula batere egoki iruditu PPren egoitzari egindako erasoen salaketaren kudeaketa. Horrelako gertaerak izan direnean Bozeramaile Batzordearen bitartez landu izan dira, horrez gain Osoko Bilkura hasi arte ez genuen ezer jakin, ez Gobernu Taldeak ez gainontzeko alderdirik ere, ez baitzigun gertaeren eta Alderdi Popularraren eskaeren berririk eman.
Getxoko EH Bildu