"Pagaza" eta "Beltza"ren heriotzen 40. urteurrena beteko da gaur

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko aza. 28a, 01:06

Ostegun honetan, 40 urte beteko dira Amezketako Jon Etxeberria Sagastume “Beltza” eta Laudioko Jon Pagazaurtundua Isusi “Pagaza” Euskadi Ta Askatasuneko (ETA) kideak Itzubaltzeta / Romon hil zirenetik, 1973ko azaroaren 28an. Gertaera Lope de Vega kalean izan zen, esku artean zuten bonbaren erloju sistemak jarritako orduan baino lehenago eta auto barruan eztanda egin zuzenean. Leherketak bien gorpuak zabaldu zituen kalean zehar eta hainbat zauritu sortu zituen ondoko eta aurreko etxebizitzetan. Hil zirenean Etxeberriak 22 urte zeuzkan eta Pagazaurtunduak 19. Argazkian, Jon Etxeberria “Beltza” amezketarrari eta Jon Pagazaurtundua “Pagaza” laudiotarrari hil ziren tokian iazko Gudari Egunean jarritako oroigarria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun