Azaroaren 28tik abenduaren 22ra bitartean, "Gogoko tokian aldaparik ez!"
Laurita Siles Ceballos Algortako Portu Zaharrean bertokotu den Malagako artista gaztearen azken proiektua egongo da ikusgai
Abian kultur elkartean. Hain zuzen ere, gaur aurkeztuko dute erakusketa, 20:00etan, Algortako Bidebarri kaleko egoitzan. Proiektu horren helburua 20 esaera zahar irudiz hornitzea da, azaldu dutenez. Bitartekoak honakoak izango dira: akuarela, koloretako margoak eta papera. Irudietan atsotitzek gordetzen duten herri-jakintzaren esangura adieraziko da, amaieran irudi horiekin guztiekin erakusketa bat egiteko asmoz. Gaur bertan esaera zaharren marrazkiak aurkeztuko dira asmakizun jolas baten bitartez. Izan ere, ikusleek erakusketan parte hartzeko aukera izango dute, marrazki bakoitzak zein esaera zaharrari erreferentzia egiten dion asmatuz. Aldi berean, edizio mugatua diren marrazki hauekin egindako postal-bilduma aurkeztuko da. Postalak Abian Kultur Elkartean, Getxokon eta Portu Zaharreko Txalupa dendan lor daitezke. Argazkian, Laura Silesek egin du Algortako Portu Zaharreko aurtengo jaietako kartela.