Izan ere, Murtziakoa ez da horrelako lehenengo erasoa. Azken hilabeteetan areagotu dira euskal preso politikoen senideek pairatu dituzten erasoa beraien senide eta lagunei bisita egiten dietenean, batik bat Euskal Herritik oso urrun dauden kartzeletan; batez ere 197/2006 Legea edo Parot doktrina bezala ezaguna dena aplikatuta kondena luzatuta zeukaten euskal herritarrak libre geratzen hasi zirenetik. Egun batzuk lehenago, esaterako, Jose Antonio Lopez Ruizen abokatuak eta berarekin zeuden pertsonek gordinki erasotuak izan ziren Puerto I-eko (Cadiz) kartzela atarian, "bertan zeuden segurtasun-indarrek erasoa ekiditeko ezer egin ez zutelarik", Sopelako Udalak adierazi duenez.
Sopelako Udal Gobernuak plazaratutako prentsa oharra (pdf)