Ertzaintzak 24 eta 32 urteko bi gizonezko atxilotu ditu gaur goizaldean, aipatu udalerrian aparkatutako goi mailako automobil bateko bi gurpil lapurtu dituztelakoan. Ustezko gaizkileek bi gurpil kendu ei dizkiote autoari, eta berean sartu, marka berekoa zena. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldutakoaren arabera, 01:30 inguruan, herritar batek Ertzaintzari ohartarazi dio bi pertsona lapurretan ari zirela, ustez, Getxoko Aldapa eta Ormaza biribilguneen artean aparkatutako ibilgailuetan, Ibatao estratan. Ertzaintzaren hitzetan, tokira hurbildu diren poliziek egiaztatu dutenez, bi gizonezko zeuden han, aparkatutako auto bateko gurpilak ustez lapurtzen. BMW markakoa zen, eta lapurrek albo bateko bi gurpilak ostu dituzte, eta ondoren, bere autoan marka berekoa sartu. Agenteek bi gizonezkoak atxilotu dituzte, lapurreta egotzita. 24 eta 32 urtekoak dira, eta batek delitu-aurrekariak ditu. Gaur goizean epailearengana eraman dituzte.