Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" preso politiko itzubaltzetarra aske uzteko eskatu du. Efe albiste agentziak zabaldu duenez, orain Gonzalo zigortu zuen Auzitegi Nazionaleko Hirugarren Atalari dagokio eskaera horren gainean ebazpen bat ematea. Dena den, aurrekariak ikusita, datozen ordu edo egunotan har dezakete itzubaltzetarra aske uzteko erabakia. Iñaki Gonzalo Casal maiatzaren 4ean kalean egon behar zuen, baina 197/2006 legea edo "Parot doktrina" ezizenez ezaguna dena aplikatu zioten eta Valladolideko espetxean jarraitzen du. Gauzak horrela, Gonzalo Casal edozein momentutan kaleratu dezakete. Gaur, Fiskaltzak beste euskal preso baten askatasuna eskatu du: Jose Arizmendi Aiartzabal. Argazkian, 197/2006 doktrina bertan behera utzi eta Gonzalo Casal askatzeko aldarrikatu zuten urriko Azken Ostiralean, Itzubaltzeta / Romon.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!