José Antonio Aspuru EAJren bozeramaile zenari azken agurra emango diote gaur Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko aza. 29a, 13:57

José Antonio Aspuru, Roman Suduperen exekutiban Euzko Alderdi Jeltzalearen EBBko idazkari izan zena atzo zendu zen Getxon, 85 urte zituela, EAJk berak zabaldu duenez. Sudupek horrela gogoratzen du Aspururen figura: "Jose Antonio alderdikide zintzoa izan zen, EAJren idealekiko leiala 80eko hamarkada hartan bizi genituen momentu latzetan, gure taldearen banaketa ekarri zutenak. Aspuru eta orduko exekutiba osatzen genuenok batuta mantendu ginen ideiak argi eta garbi izanik, eta EAJren interesak, bakoitzaren interesen gainetik lehenetsiz. Momentu guztietan alderdia defendatu izan zuen pertsona izan zen, EBBko idazkari zenean eta Xabier Arzalluzen exekutiban EAJren bozeramaile izan zenean ere". Bere hitzetan, Aspuru "alderdiko gizona" zen. EAJk bere doluminik sentikorrenak helarazi die alderdikide horren senide eta lagunei. Jose Antonio Aspururen hileta elizkizunak gaur, ostiralez egingo dira 20:00etan Algortako trinitarioen elizan, San Martin kalean. Argazkia: © EAJ.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun