Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" preso politiko itzubaltzetarra aske gelditu da 14:40ak aldera, Itzubaltzeta / Romoko Tantaz Tanta ekimenak zabaldu duenez. Getxo eta Egin irratietako kazetari ohiak 20 bat senide eta lagun zain izan ditu Valladolideko espetxeko atea zeharkatu duenean. Gonzalo askatzeko eskaera atzo egin zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak eta gaur goizean oniritzia eman dio epaitegi bereko Hirugarren Atalak, presoa zigortu zuen areto berak. Iñaki Gonzalo Casalek pasa den maiatzaren 4ean kalean egon behar zuen, baina 197/2006 irizpidea edo "Parot doktrina" ezizenez ezaguna dena aplikatu zioten eta Valladolideko espetxean izan da ia zortzi hilabete gehiagoz. Argazkian, Gonzalo Casal zigarroa erretzen lagunartean, espetxetik irten eta gero / © Itzubaltzetako Tantaz Tanta.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!