Supermerkatu berria zabaldu du Eroskik Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko aza. 29a, 16:31

Eroski kooperatibak supermerkatu berria zabaldu zuen atzo, osteguna, Leioako Independentzia kaleko 1. zenbakian, Sakoneta kiroldegiaren ondoan. Elorrioko kontsumo taldeak zabaldu duenez, Eroski City ereduko merkataritza zentroa izango da, frankizian utzia. Guneak 500 metro koadro ditu eta bertan zazpi langile arituko dira lanean. Supermerkatuak, besteak beste, ogi labea, harategia eta frutadenda zerbitzuak ditu. Hain zuzen ere, frutak, barazkiak eta haragia "tokiko produktu freskoak" izango direla agindu du kooperatibak. Supermerkatuak frankizian izatea enpresarientzat "etorkizun aukera" dela azpimarratu du Eroskik, zentro horiek "negozio lehiakor eta errentagarria" direlakoan. Hego Euskal Herrian, 104 frankizia ditu Eroskik. Argazkian, Eroski supermerkatu baten barne irudia / © Eroski.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun