Asteburuko egitaraua
Ostirala, azaroak 29, Erandio Landan
• 18:00etan, Gurari taldeko txistulariak.
• 18:30ean, ipuin kontalaria eta txalaparta tailerra, Auzokide Herrikoi elkartearen eskutik. Ondoren, argazki-call delakoa
• 19:00etan, "Bat Batean" ikuskizuna, Etxahun Lekue eta Oskar Estanga munduko musikekin bertsotan arituko direla, Erandio Landako kultur etxean.
• 19:30ean, euskal dantzak Goi-Alderen eskutik eta bertso papera Goikolanda ikastetxeko ikasleek eta guraso elkarteak prestatuta.
• 20:00etan, Gallartako Zanpantzarrak, Auzokide herrikoi elkartearen eskutik.
• 20:15ean, bertso-triki jira, Onintza Enbeita eta Gorka Lazkano bertsolariak Erandioko musika eskolako trikitilariekin arituko direla.
• 20:30ean, argazkia plazan
• 22:00etan, bertso afaria Dandaka jatetxean, Onintza Enbeita eta Gorka Lazkanorekin.
Larunbata, azaroak 30, Astrabuduan
• 12:00etan, kalejira Ipar Haize eta trikitilariekin. Ondoren, umeentzako tailerrak, herri kirolak eta alboka, txalaparta eta pandero tailerrak adin guztientzako partaideentzat.
• 13:00etan, buruhandien kalejira.
• 13:30ean, pintxo potea. Josu Murueta plazan, bertso papera eta euskal dantzen alardea.
• 17:30ean, argazki-call delakoa.
• 18:00etan, txokolate jana.
• 18:30ean, erromeria Garilak 26 taldearekin.
Igandea, abenduak 1, Altzagan
• 13:00etan, kantu-jira Altzagako La Plaza tabernan hasita.
• 13:00etatik 15:00etara, argazki-call delakoa.
Asteartea, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna, Altzagan
• 9:30ean, Berbodromoa eta txokolate jana, azoka zaharrean.
• 17:15ean, kalejira, Erandioko musika eskolako trikitilariekin.
• 18:00etan, Udaletxeko plazan: "Euskara jalgi hadi plazara".
• 18:30ean, Berbodromoa eta txokolate jana, azoka zaharrean.
Asteartean, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dela aitzakia hartuta, elkarlanean eta auzolanean oinarritutako egitarau zabal eta euskalduna antolatu dute Erandioko makina bat elkartek. Gaur hasi eta asteartea bitartean, 31 ekitaldi prestatu dituzte Gurari, Auzokide herrikoi elkartea, Goi Alde, Inazio Aldekoako eta Goikolandako guraso elkartea eta ikasleak, Damatxo emakume elkartea, Goitiko, Axpuru, Musika Eskola, Trabudu, Gautxori, Ipar Haizea, Erandioko Gazte Asanblada, Erandioko Udal Euskara Zerbitzua eta Berbots Erandion Euskaraz taldeak. Besteak beste, gaur hiru formatu ezberdinetako bertso saioak izango dira, Etxahun Lekue, Oskar Estanga, Onintza Enbeita eta Gorka Lazkanok abestuko dutela. Era berean, egun gehienetan argazkia ateratzeko aukera izango da,